Asarre egon nahi nuke

Xabier Lete (1944-2010)

Asarre egon nahi nuke
bihotza betean
oraindikan gaztea
naizen bitartean
nik sinisten ditudan
egia trebeak
biribilka ditezen
erdiko kalean.

Ez dakit gauza askorik
ez nago seguru,
bizitzeko baditut
oraindik bost ordu.
Hiru pasa nituen
bideak bilatzen
eta beste hainbeste
lehengoak urratzen.

Nundik nora nijoan
ez da gauza argia,
bainan aserre nago,
hori da egia.
Eta egon nahi nuke
bihotza betean
oraindikan gaztea
naizen bitartean.