BERBINTZANA

Beñatek Berbintzana herriari buruz idaztekotz eskatu dit; bertze batek ere, Karlosek, egin duena. Badakizue, Larragaz zerbait adierazi eta Berbintzana ageri. Izan ere, duela mila urte Larragakoa zela dirudi, auzoa edo. Batzuetan erret lurrak ziren, bertzeetan jauntxoenak.

Hauek dira hango toki izen zahar batzuk: “Arceizos”, “Arto”, “Eretas”, “Guerbara”, “Larrabia”, “Larraya” edo “Lavazar”. Eta bertze hauek, aspaldiko auzokideak: “Dona Oria”, “Sancha Domicu”, “Garcia Galarr”, “Miguel de Furtun Çuria”, “Pero Gayzco”, “Gil Çuria”, “Maria Lasterra” edo “Yenego Xemeniz”.