Bultzi leiotik

Xabier Lizardi (1896-1933)

Oi, lur, oi, lur!
Oi, ene lur nerea…
Oi, goiz eme,
parre gozoz ernea… !

Arto musker,
mendi, baserri zaarrak;
aje gorriz
abailduta sagarrak;

oro laño
mee batek estalia,
urrez oro
eguzkiak yantzia…

Nekazari,
gizandi bat iduri
soroan zut:
beyondeizula zuri…!

Zure bazter,
gurazko aberria,
doa zoro
(ta bertan ni) bultzia…

Oi, ene lur,
baninduzu zerea,
zu landu, ta
zure sariz asea…!

Bañan… ezin:
beeko bear goriak
narama… Agur,
soro, sagar, mendiak…!