Ezin ukana

Henriette Aire (1943-)

Nahi duena ezin ukana duenak,
Eta ukan dezakena ez nahi,
Daukana ezin dezake maita.

Nundik lortu dezake zoriona,
Nun ez duen onartzen bakartasuna,
Amentsetan bederen bizi dezan,
Munduak ukatzen dion maitasuna.