Nafarroa

Xabier Amuriza (1941 – -)

Bai hotza eta ubela

heriotzaren dolu gela.

Gurean dugu gaubela

gaua bezain egun goibela.

Ama kendu digute

jaiotzen ari ginela,

gero diote gure

etxea ere ez dela.

Gurean dugu gaubela

gaua bezain egun goibela.

Gure kondairaren zama

haize arrotz batek darama.

Ez etxe eta ez ama!

Huste dute gure izana.

Ai zer tristea etxe

ama kendu diotena!

Etxerik gabe ere

oi ama, zer itomena!

Ez etxe eta ez ama!

Hustu dute gure izana.

Nafarroa, Nafarroa!

Gure etxeko abaroa.

Arranoa, arranoa!

Amarik gabe nora hoa?

Aralartik Irati

haritza eta pagoa.

Bera ere bi zati

eta josirik ahoa.

Arranoa, Nafarroa!

Etxerik gabe nora hoa?