Txorien lepoak

Goazen orain beste argibide baten bila, txorien lepoa: ugaztunen lepoek zazpi orno dituzte, bai jirafarena edo delfinena esaterako. Txoriek gutxienez hamaika orno dituzte, ahate lepoluzeak (cisne/cygne) hogeita bost orno ditu eta hontza txuriak bere lepoa 180 grado bira egin dezake.

Txoriei buruz hitzegiten dugunean lumei esker hegal egiten dutela pensatzen dugu, baina lumak ez dira nahikoa hezurtza, hesteak eta giharreak orekatzeko. Nola egiten dute orduan?

Txoriek, narrazti batzuek bezala, airez betetako puxikak (vejiga/vessie) gorputzaren leku batzuetan banaturik dituzte (biriken gaineko eta azpiko partetik maskuriak hesteen zirrikituen artean sartzen dira, eta bizkar hezurra, hegoak eta hanken hezurren poroen artean puxika finak sartzen dira).

15-17 kiloetan hegal egiteko muga kokatzen dela ere esango dut. Pelikanoak, ahate lepoluzeak (cisnes/cygne) eta basoiloa (avutarda/outarde) astunenak dira, azken hauek Bardeetan ikusteko aukera izango dugu. Ar batzuk 18 eta 21 kilo arte pisatzera iristen omen dira eta bizi osoan zehar hazten dira, 2,40 metro arte hegaletik hegalera neur dezaketelarik. Emeak askoz txikiagoak dira eta haundienak 5 kilo arte iritsi daitezke.

Atakomendi