Irakasleak eta euskalkiak

Gizakiak izaki sozialak gara, gure arteko hartu emanak etengabekoak dira. Horretarako daukagun berezitasun handi bat, gure artean erlazionatzeko, alegia, hizkuntza daukagu.
Euskaldunak duela hiru mila urte mintzo ziren gure hizkuntzan, eta onerako edo txarrerako, tokian tokiko berezitasunak bereganatu ditu euskarak ibar bakoitzean. Euskara oso ezberdin hitz egiten da Euskal Herriko zonalde ezberdinetan, horretara, gure erraztasunerako, Bonapartek gure hizkuntza euskalkietan banatu zuen, aski ezagunak jadanik.
Baina, nola tratatu behar da gai hau gure hezkuntza sisteman? Zein irizpide jarraitu behar dira umeekiko tratuan? Irakasle bakoitzaren esku utzi beharko litzateke gai hau? Arau batzuk ezarri beharko litezke?
Gai honetarako oso aproposa den istoriotxo bat kontatuko dut, Iruñeko eskola batean gertatutakoa.
Eskola bateko irakasleak klaustroan bilduta zeudelarik, hizkuntzaren gaia jorratzen, batek esan zuen: Zergatik ez gara saiatzen ONDO esan ordez ONGI esaten, jakinda Nafarroan gaudela? Irakasle batzuek, gipuzkoarrak zirenek, nahiko zaila suertatuko litzaiekeela esan zuten.
Erantzunak ez dira samurrak egia esan. Dena ez da beltza edo zuria. Baina, euskara batua eta euskalkien arteko erlazioa zein den ongi zehaztu behar da hezkuntzaren alorrean. Orain, arau batzuk egin bitarte, bakoitzaren esku geratzen da, hori bai, hausnarketa sakon bat egin eta gero.