Gehio ez

Arkatza mina faltan,
luma hainbeste malko idazteaz lehortuta,
papera hautsita
gehiegi erabilia,
hori izan zen panorama
amaieraren eszena,
azkenengo eszena.
Ez dizut olerkirik idatziko,
metaforek lagundu zidaten luma berpizten
konnotazioekin dantzan ibilia naiz,
bihotzezko paperari putz eginez noiz zimurrak joango.
Zuk sortutako eta ezarritako
azken puntu gramatikalak,
eman zion,
sortu zuen,
oparitu zion,
arkatzean mina gehiago
konnotazio eta denotazio putzuak eratzeko,
adjektibo eta adberbioen gatazketaz informatzeko,
nire bihotzezko papera,
ez zimurtzeko.
Zuri jada olerkirik ez eskeintzeko.