Korapiloak

Gaua da, urteko edozein gaua. Zuhaitzen hostoak balkoi korrituan taldekatzen dira. Udazkenetik egin dute, baina oraindik ez ditut xahutu. Hori lortzeko prest ez nago.

Ohean nago eta, korapiloak bezala, nire pentsamenduak nahastuta daude. Azkenaldi honetan ez dut lorik egiten.

Gaztea naiz eta nire bizitza osoa daukat edozer egiteko. Edonorekin. Eta, hala ere, dena loak hartu baino une batzuk lehenagokoetan laburbiltzen dela dirudi. Ur tantak dilin-dilanaz leihoetan entzuten ditudan minutu ergel hauetan. Haizeak pertsona bezala xuxurlatzen duelarik: ipun eder batzuk xuxurlatzen doanean, edo beste ipuin izugarri batzuk xuxurlatzen dituela.

Minutu ergel hauetan joan den neguko hostoak kendu ezin ditudala ohartzen naiz. Ez dakit non gordeko ditudan, eta non sartu nahi ditudan ideiarik ere ez dut. Ez nago prest haiek ahazteko, horrek kutxa batean gordeko ditudala esan nahi baitu, baita berriz minik emanen ez didatela ere, jada haienganako axolarik izanen ez dudalako. Ez haiek, ez erortzen utzi zituen zuhaitza. Eta, ene, axola izan nahi nuke.

Azken udaberriko loreak begiratokiko barren inguruan ere badaude. Ikusten ditudan aldiero nire aurpegian irribarre gozoa agertzen da. A, zein ederra zen udaberria…

Urtaro hau gogoratzen dudanean harrezkero euririk egin ez duela ohartzen naiz. Jende gehiagorik, jende alaiagorik nire ondoan zegoen. Dantzatu, barre egin eta negar egin genuen. Beti irribarre batez bukatzen genuen. Bizitzaz gozatzen.

Baina loreak ere ez ditut moztu, eta -orain- zuhaizka arduragaberen antza dute.

Gaua joan da. Lehen eguzki printzak leihotik nire logelan sartzen dira. Udan bezala. Nire zalantzak eta nire pentsamenduak argitzen dituzte.

Nire txabusina janzten dut eta balkoia irekitzen dut. Egun polit-polita da. Neguko eguna, baina eguzkiak goi zeruan dirdira handia egiten du.

Gaztea naiz eta nire aurrean nire bizitza osoa daukat. Baina nahiko ere bizi izan dut.

Nire balkoi korritua hostoz eta lorez gainezka dago. Eguzkia haietan errebotatzen da eta leihoa igarotzen du, baina ia etxe hutsa aurkitzeko ustetan. Iragan bizitza handiari ostatua emanez.

Pixkanaka lurzorua ekortzen hasi naiz. Hainbeste gustatzen zitzaizkidan eta erdian kolorezko marrazkiak zeuzkaten baldosa zuriak agertzen direnean pozten naiz. Lehenik bat agertzen da, gero beste bat. Horrela, pazientziaz, nire begiratokia garbitzen dut.

Premian nago bukatzeko, argitu berri duen egun ederra begiratu nahi dut eta.