OGIA

Osagaiak:

  • 1,3 kilo irin
  • 2 legami zorro
  • Eskukada bat gatz potolo
  • 700 ml ur

Egiteko modua:

Bustinezko lapiko batean (ezin bada, bestelako ontzi bat erabili) irina, legamia eta gatza nahastu ondoren, apurka ur epela gehituz joan eta eskuz osagaiak oratu, azkenean ongi landutako ore bat lortu arte. Behin orea eginda, sukaldeko trapu batez estali eta utzi 20-25 minutuz.

Denbora hau pasa ostean, orea nahi dugun ogi tamainen arabera zatituz joan, nahi dugun forma eman (kontutan eduki labetik ateratzerakoan emandako itxura aldatua egongo dela) eta labeko erretiluan jarri, 25 minutuz edukiko ditugularik labe barruan 200º C-tan.