JOGURT BIZKOTXOA

Jogurt ontzia izango dugu “basoaren” neurria.

Osagaiak:

  • 3 arrautza

  • Jogurt natural bat (zaporezkoak ere aukeran)

  • Baso bat oliba olio

  • 2 baso azukre

  • 3 baso irin

  • Legami zorro bat

  • Gurin pixka bat

Egiteko modua:

Lehenik eta behin, irina eta legamia nahastu eta ondoren beste osagaiak gehitu (gurina izan ezik) eta irabiagailutik pasa.

Laberako ontziaren paretak gurinaz igurtzi ondoren (olio apur batek ere balio lezake), aurretik irabiatutako nahasketa ontzian jarri eta labean sartu 180º C-tan 40-45 minutu inguru. Egina dagoen jakiteko, laban baten punta edo orratz bat sartu eta garbia ateratzen denean, prest izango duzu labetik ateratzeko.

Jakizu, aukera aunitz dagoela bizkotxo goxoa prestatzeko: labean sartu aurretik fruta zatiak gehituz, txokolatea, fruitu lehorrak, etabar luze bat eta kontutan eduki behin bizkotxoa labean sartu ondoren, ez dela komeni labeko atea irekitzea, ez behintzat hasierako minutuean, legamiari prozesua ez eteteko.