HENDAIA

Herriko Etxeak herritarrei jakinarazi nahi die honako data hauetan eginen direla hala etxe hondakinen nola bertze hondakinen bilketak, urte hondarreko jaien garaian:

-kutxa horiak: 22 eta 29 astearteetan

-kutxa berdeak: 23 eta 30 asteazkenetan (ortzegunetan egin ordez).

-Traste handiak: 24 eta 31 ortzegunetan

-Etxe hondakinak: 24 eta 31 ortzegunetan, herri osoan

Kasu, traste handietarakotz, aitzinetik, Zentro Teknikorat deitu behar duzue biltzekotz galdea egin eta non zer utziko duzuen erratekotz: 05.59.20.38.25.