HENDAIA

2015eko abenduaren 8an estreinatua izan daAlava” bizitegia, Dongoxenia auzoko 7 lurraldeetako karrikan. Hendaiako Herriko Etxeak 5600 m²-ko lurra saldu zion COL (Comité Ouvrier Logement) egiturari etxebizitza sozialak eraiki zitzan. 2 eraikinaz osatu programa honetan, 59 apartamendu daude, horietarik 25 etxebizitza sozialak direlarik (18 PLUS eta 7 PLAI); bertze 34 apartamenduak jabetza eskuratzekoak dira.