Hotza berriz

Beste olerki hutsa.
Kalera noa,
hotza berriz,
noiz amaituko ote da?
Batek daki.
Hodeien iluntasunak ez digu uzten udaberriko kolorea somatzen.
Hotza berriz.
Euria ari du, egunerokoa,
euritako eta beroki beltz batekin habiatzen naiz kalera,
nora noa?
Batek daki.
Hotza berriz.
Krisia, iruzurra, haserrea,
eguraldia protestaka ari al da?
Jaungoikoa haserre dabil?
Ez dut uste.
Berriz hotza,
kaleak hutsik, tabernak beterik,
inor ez dabil, guztiak eseri,
hiria triste, jendea haserre.
Amaituko ote al da?
Batek daki.
Ez dut uste.
Hotza berriz.