“EHUN METRO” RAMON SAIZARBITORIA

“Arnasa hartzea automatikoki egin nahi huke, zangoen eta batez ere, besoen mugimenduaren edo erritmoaren kontrolpetik libratu. Zangoen martxa edo erritmoa gutitu gabe, arnasa hartzearena makaldu. Haizea sudurretatik hartzen saiatzen haiz -pulmoietara hotza sartzen ez uztearren- eta ezpainak aurreratuz ahotik indarrez, lehenbailehen botatzen. Badakik ahalik eta oxigeno gehiena berritu behar duala, eta birikak karbonikoaz hustutzeko eta oxigenoz ahalik eta gehiena betetzeko ari haizen bezala, arnasa estutzea ez dela biderik egokiena. Badakik biriken laurden batez ari haizela lanean, baina hala ere aho zabalik eta goseti, gero eta beharrezkoago egiten zaian oxigenoa bilatzen duk. Atzean pausoen hots lehorra entzuten duk. Ez dakik zenbat diren baina lau boz bederen berezi dituk”.