Gaueko iluntasuna

Espero ez nuen momentu batetan nire bizitzan agertu zen berriro. Debekatua egongo balitz bezala, gau ilun horretan agertu eta guztia esan zidan hitzik erabili gabe. Hitzak erabili zituenean iraganeko mundura murgildu ninduen, eta ametsetan egongo banintz bezala, garagardo itsaso batetan igeri egin nuen gau guztia. Denbora oso azkar eta oso gustura pasatzea eragin zidan, eta noski, irribarre bat baino gehiago lapurtu zidan.

Gaua bukatu zenean eta goizaren errealitatearekin, inoiz baino gertuago sentitu nuen eta iraganeko mundu zabala eta anitza zeharkatu nuen toki konkretu batetan geratu gabe. Agur esan zidan, baina oraindik nire gorputzean neraman eta bere sentsazioak barru barruan sentitzen nituen. Berriro bueltatuko da? Berriro topo egingo dut berarekin edozein izkinatan?