Nippur hiriko batzarra (k.a. 1850)

Nanna-sigek—Lu-Sinen semea—, Ku-Enlilek—Ku-Nannaren semea, barberua—,
eta Enlil-ennamek—Adda-kallaren esklaboa, lorezaina—
hil egin dute Lu-Inanna,Lugal-apindu funtzionario nishakkuaren semea.

Lugal-apinduren seme Lu-Inanna hil ondoren,
zera esan zioten Nin-dadari—Lu-Ninurtaren alaba, Lu-Inannaren emaztea—,
haren senar Lu-Inanna hil egin zela.

Nin-dadak—Lu-Ninurtaren alaba—ez zuen ahorik zabaldu;
haren ezpainak itxita egon ziren.

Orduan, Isinera, erregearengana eramana izan zen kontu hau,
eta Ur-Ninurta erregeak agindu zuen
Nippurreko Batzarrak azter zezala kontua.

Han zirela, Ur-gulak —Lugal-[…]ren semea—, Duduk —txori-harrapatzailea—,
Ali-ellatik—libertoa—,Buzuk—Lu-Sinen semea—,Elutik—[…]-Earen semea—,
Shesh-kallak—morroia—,Lugal-kanek—lorezaina—,Lugal-azidak—Sin-andulen semea—,
etaShesh-kallak—Shara-[…]ren semea—
aurre egin zioten Batzarrari, eta honela esan zuten:
“Gizon bat hiltzen dutenek ez dute bizitzea merezi.
Hiru gizaseme horiek eta emakume hori hilarazi egin behar lirateke
Lugal-apindu funtzionario nishakkuaren seme Lu-Inannaren ohorezko jarlekuaren aurrean”.

Orduan, Shu […]-lilumek —Ninurtako funtzionarioa— eta Ubar-Sinek —lorezaina— aurre egin zioten Batzarrari, eta zera esan zuten:
“Ados gara hil egin dutela Nin-dadaren senar eta Lu-Ninurtaren alaba.
Baina zer egin du emakumeak hura ere hil dezaten?”

Orduan, Nippurreko Batzarreko kideek
honela esan zieten:
“Senarrak bizitzeko haina ere ematen ez zion emakume batek,
onartuta eresenarra hil zuten etsaiak ezagutzen zituela,
eta senarra hil zenean
jakinik hil egin zutela,
zergatik ez zuen isilik egon behar senarraren aferan?
Berak hil al du ba bere gizona?
Hura hil zutenak zigortuta nahikoa eta sobra izan behar luke”.

Hala, bada, konforme gelditurik Nippurreko Batzarraren erabakiarekin,
Nanna-sig —Lu-Sinen semea—, Ku-Enlil —Ku-Nannaren semea, barberua—,
eta Enlil-ennam —Adda-kallaren esklaboa, lorezaina—
bakarrik igorri zituzten borreroarengana, hilaraziak izateko.

Kontu hau Nippurreko Batzarrak aztertua izan zen.