ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2014): 778-8-15

778. urteko abuztuaren 15ean,
baskoiek Karlomagno garaitu zuten Pirinioetan;
zehazki, euskaraz, hau da, gaur egun nafartzat ditugun
baskoi haien hizkuntzan,
Orreaga erraten zaion herriaren ingurumarietan.

Gatazka hori mugarritzat jotzen da,
denboraren poderioan zutabeetako bat izan baitzen
Iruñeko Erresuma,
gero Nafarroakoa erran izan zaiona,
Estatu independente bihurtzeko Europan.