ARROTXAPEAKO JAIAK: AFIXA LEHIAKETA

Jai Batzordeak jaiak iragarriko dituen afixa lehiaketaren berri eman du. Bi maila daude, 14 urte bitartekoena eta bertzeei dagokiena. Apirilaren 29 aurretik elkartean aurkeztu behar dira.

Oinarriak:

A-3koak erabili behar dira eta luma paperean helduendako, auzoko jaien inguruko gaia landu behar da, afixa gutunazal batean sar bertze batekin non izen-abizenak, adina eta telefonoa ageriko diren eta honako testua elebiz “Errotxapeako jaiak 2016. Ekainak 10, 11 eta 12”.