Patxi eta Joseja

Pasa den larunbatean, ekainak 11, CD INJERTO-k PATXI TERÉS ERVITI eta JOSÉ JAVIER SUESCUN SUBERO-ri omenaldia egin zien. Partiduetako bat CD INJERTO PREFERENTE eta CD INJERTO ERAS-en artean jokatu zen eta beste bat omendu ziren lagunen artean. Jende ugari hurbildu zen partiduak ikustera, baita NAFARROAKO FUTBOL FEDERAKUNTZA-ko lehendakaria ere. Bi partiduetako arbitroa lehen mailako PRIETO IGLESIAS epailea izan zen, JOSÉ JAVIER-en laguna. Gainera, partiduak baino lehen, CD INJERTO-k bi familiei, kide ohiek sinatutako kamiseta bat oparitu zien. PATXI-ren frontoiko lagunek ere bere familiarentzako detaile bat izan zuten.