Euskaldunak Quebec – Agorrilaren 26-ko ekitaldia

Proposatuko dizuegu, asteburua irekitzeko, 20 azken urteetako argazki erakusketa bat. Hortara iristeko, argazki, dokumetu eta artxibo bila gabiltza. Zuen armarioetan edo ordenagailuetan altxor gordetuak badituzuela pentsatzen baduzue, dudarik gabe elkartearen helbidera idatzi. Agorrilean zehar topaketa bat antolatuko dugu paperez dituzuen argazkiak eskaneatzeko.