KORTES

Egungo Nafarroako hegoekialdeko mugetan kokaturik dago, erran nahi baita batzuen irudikotz ohiko geografia mapetan gure hondarreko herria, bazterrekoa, baina bertze hainbat adituren ustez mendetako hondamendian eutsi diogun gure lehen udalerria da. Izan ere, antzinatean bere eremua baskoi lurraldean zegoela balizko mugak urrutiago zituen, egun inguruan dituen aragoiar udalerriak ere baskoiak baitziren.