ITZA ZENDEA

Udalerriak hamahiru kontzeju ditu, hain zuzen ere Aginaga, Aldaba, Aritz, Atondo, Eritze, Gulia, Itza, Larunbe, Lete, Otxobi, Saratsa, Saratsate eta Zia. Bertze populazio gune bat ere badu, Zuasti, erran nahi baita iraganean kontzejua eta egun auzokide gehien biltzen duen tokia. Horrezaz landa, hondar urteotan bertze bi txoko herri basamortu bilakatu direla aipatzen ahal da, hots, Aldatz eta Orderitz. Izan ere, 2013ko erroldaren arabera Aldatzek oraindik biztanlerik bazuela jaso zen.