GALAR ZENDEA

Udalerriak egun zortzi kontzeju ditu, hain zuzen ere Arlegi, Espartza, Ezkirotz, Galar, Getze, Kordobila, Olatz eta Subitza. Horietaz landa, bertze populazio gune bat ere badu, Barbatain. Bertzalde, 1992ko ekainaren 15ean udalerritik Beriain bereizi zela oroitarazi behar da.