BASTIDA LAPURDI

1793. urtean 2.071 auzokide zuen, eta kopuru horri, guti goitibeiti, 1846 arte eutsi ahal izan zion. Berantago, baina, hamarkadaz hamarkada populazioa jaitsi zen. Izan ere, 1861ean 1.578 ziren, 1921ean 1.054 eta 1982an 759 baino ez. Hondar urteotan, halere, aldaketa burutu duela dirudi. Horrela, 2006an 990 biztanle zuen. Azken datuen arabera, haatik, berriz ere desorekatu eta 881 erakusten du.