ARAKIL

Aspaldiko Arakil udalerria egungoa baino hagitzez handiagoa zen. Horrela, Uharte-Arakil 1355. urtean bereizi zen, eta Irañeta 1734. urtean. Berantago, 1996 inguruan, Irurtzun ere bertze udalerri bilakatu zen, biztanlego aldetik Arakil biziki ahularaziz. Izan ere, egun, eta mila lagun ez duen Arakilen baitan, honako populazio guneak dira: Aizkorbe, Egiarreta, Ekai, Errotz, Etxarren, Etxeberri, Hiriberri, Ihabar, Izurdiaga, Murgindueta, Satrustegi, Urritzola eta Zuhatzu.