BASABURUA

Zortziehun auzokide inguru biltzen dituen udalerriaren baitan Aizarotz, Arrarats, Beramendi, Beruete, Erbiti, Gartzaron, Igoa, Ihaben, Itsaso, Jauntsarats, Ola, Orokieta eta Udabe populazio guneak dira. Haien artean, eta hondar urteotako aldaketa handiari esker, Aizarotz populatuena da, berrehun lagun ere izan ez arren.