DONIBANE LOHITZUNE

1793. urtean 3.323 auzokide zuen eta, krisialdian morgildurik, 1876 arte ezin izan zuen aipatu zenbakia nabarmen gainditu: 4.083. Berantago ere gorabeherak ezagutu zituen, 1911an aldaketa irmoki finkatzekotz: 5.372. Horrela, 1921ean 6.072, 1926an 7.633 edota 1931ko 8.737 kopuruak bertzelako iraultza erakusten du. Ondorengo hamarkadetan, II. Mundu Gerra eta gero, hazkundeari eutsi dio, egungo datuen arabera 14.332 biztanle inguru duelarik.