Burgoetako azoka

Asteburu honetan, irailak 9-tik 11-ra Burgoetako azoka ospatuko da Iruñean. Bertan Agustin Aguirre gure laguntzaileak parte hartuko du eta bere salmenta puntuan honakoa aurkituko duzue:

– Bere ekoizpenen erakusketa eta hauek erosteko aukera.

– Tailer bat prestatuko du, non nahi duenak beirarekin lan egiteko aukera izango duen bere lepokoa beira artistikoan sortuz.

– Bere beira-ikastaroak aurkeztuko ditu eta interesatuek bertan izena emateko aukera izango dute, bai 15 ordutako ikastaroan bai urritik ekainera doan 2 ordu asterekoan ere.

Horrez gain, Marian, gemoterapian aditua eta Agustinen emaztea, salmenta puntu berberean aurkitzeko aukera izango duzue. Berak doaneko pendulu zerbitzua eskeiniko du, bezeroari momentu horretan zein harribitxik hobe laguntzen ahal dion jakiteko. Nahi izanez gero berarekin hitzordu pertsonala eskatzeko aukera egongo da 695392696 telefonoan(arratsaldez).