MAULE

1793. urtean 862 auzokide zuen. Hamarkadaz hamarkada populazioa handitu eta 1846. urtean ia bikoitza zuen: 1.654. 1901. urtean berriz ere bikoizturik ageri zaigu, 3.368, eta 1962an hagitzez gehiago, 4.679. Ondoren, halere, jaitsiera jasaten ari da. Izan ere, 1982an 4.099 zuen, eta egun 3.255 inguru.