EUSKAL KANTU ETA DANTZAK HENDAIAN

Izena eman ezazue Euskal Kantu eta Dantza kultura-deskubritze tailerretan parte hartzeko!

Tailerrak dohainik dira eta iraganen dira 18:00etatik 19:30era

.

urriaren 24 eta 25ean dantzarentzat (astelehen eta asteartean)

urriaren 26 eta 27an kantuarentzat (asteazken eta ostegunean)

– Mendi Zolan kulturgunean (Sokoburun, Hondartza auzoan).

.

Jarduera horiek familiako publiko zabal batentzat irekiak dira (helduak eta haurrak, 8 urtetik goiti), animatzaile aditu batzuen ardurapean.

 

Izen-emateak:

Izena bertan ematen ahalko da ere, ikastaroaren lehen egunean. Kasu, toki kopurua mugatua da !