Diruaren idolozaleak

Joxe Arregi Olaizolaren artikulua. 2016-09-19.

 

Asteak, hilabeteak eta urteak daramatzagunean bukaerarik gabeko ustelkeria kasuekin, eta kasu bakoitza azkenaurrekoa da, eta, gero eta gehiago eragiten dienean desgobernatzen gaituen alderdiaren goi-karguei eta erraiei gotzain gehienen bedeinkapenarekin, ez da erraza ez oihukatzea: “Mamonen idolozaleak, hanka egin! Dimititu, erantzun, itzul ezazue lapurtutakoa!”.

Ni ez naiz beraiek baino hobea, egitezko edo ez-egitezko delituengatik. Baina kontua da nik ordaintzen diedala, guk ordaintzen diegu, eta oso ongi gainera. Horretarako ordaintzen diegu? Eta Europako Batasunako 27 estatuburuak bil daitezen Bratislavan, elkarri galdetzeko guk nola babestu geure burua errefuxiatuengandik eta beraiek gehiago hazi eta gero elkarrekin pasea daitezen Danubion barna luxuzko gurutzaldi batean? G20ko buruzagiak Hangzhou hirian elkar daitezen argazki bat egiteko eta esan diezaguten “kapitalismoa zibilizatu” behar dela, neurri bakar bat ere hartzeko konpromisorik hartu gabe? Zorionez TTIP izenekoa, hau da, Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoa hil eta gero, CETA delakoa isilpean sarrarazi diezaguten, gehienontzat oraindik maltzurragoa omen dena eta multinazionalentzat hobea, ordea? Nork uler lezake?

Susyk, aldiz, oso ongi ulertzen du. Neskatila honi, bere aitona ekonomialari jakintsua denak, azaldu dio zer gertatzen den ekonomia lukurreriaren zerbitzuan jartzen denean: lan gehiago egin gehiago ekoizteko, gehiago saldu eta gehiago irabazi, eta gehiago irabazi lan gehiago egiteko eta gehiago irabazteko eta horrela bukaerarik gabe -bukaerarik gabe?- lasterketa ero batean, non denak denen etsai bihurtzen baikara. Wim Dierckxens idazlearen liburutxoak kontatzen du, Susy y el mundo del dinero, hots, (Susy eta diruaren mundua, 2012).

Diruak agintzen duen mundu baten logika, zentzugabea da, baina oso erraza. Eta Mamoni eskainitako holokausto unibertsala izugarria da: meategiak eta oihanak agortu ditugu, petrolio putzu handiak ahitu, ura eta airea pozoitu; pertsona batzuk gero eta aberatsagoak egin dira, eta beste asko, gero eta txiroagoak, ondorio logiko batekin: aberatsen eta behartsuen arteko aldea, geroa eta handiagoa da. Ongizate-estatu sozialdemokrata aurrerapauso bat izan zen, baina logika berberari erantzuten zion. Herrialde aberatsen ongizatea, herrialde txiroenen bizkarretik lortu zen, beren lehen gai guztiak indarrez ebatsi ondoren, eta, hauekin egindako produktuak erosarazi eta gero, herrialde esplotatzaileek inposatutako prezioan. Eta deabruzko asmaketa bat gehitu zuten: produktuak zenbat eta galkorragoak izan orduan eta lehenago bukatuko zaie epea, eta, ondorioz, jendeak gehiago erosi beharko du, eta enpresek gehiago ekoitzi ahalko dute eta mundua inbaditu, eta dirua irabazi eta irabazi.

Susy ulertu eta sumindu egiten da, heldu guztiok ulertu eta sumintzen garen bezala, oraindik begiak irekita eta sentiberatasuna pixka bat esnaturik edukiz gero. Hona hemen mundua, diruak agindutako ekonomiaz gobernatuta. Hona hemen mundu bat hautsia eta ankerra, planeta sarraskitu bat, bertan bizitzeko moduan ez dagoena. Mundu horretan bizi gara. “Banpiro mundua”, kalifikatu du Susyk. “Alderantzizko mundua”, non jendeak bizia galtzen baitu lanean diru gehiago edukitzeko, baina gero ezin dira diruaz gozatu, zeren eta, zenbat eta gehiago eduki orduan eta handiagoa baita norberaren diruzalekeria, eta besteren bekaizkeria. Mundu bat, non “pertsona helduak lanera lotuta dauden txakurtxoak kate batera bezala”, eta lantzat bakarrik jotzen da dirua ematen duen hura, dena gutxi batzuen onura handiagorako, merkeago ekoizten dutenak eta soldata txikiagoak ordaintzen dutenak.

Hori omen da haztea. “Biktima gizendu dadila sakrifizio nagusirako”. Handiak txikia jaten du, baina beti izanen da norbait handiagoa, eta, zer janen ote du handienak dena irentsi eta bakarrik gelditzen denean, nor saldu ez duenean, behartsuen gehiengoak zer erosi ez duenean? Sistema hau egunen batean lehertuko da, egiazko ez sistema, non espekulazioa ekoizpena ordezkatzen ari den, bankuak fabrikak ordezkatzen, bonuak eta akzioak elikagaiak ordezkatzen, non Estatuek jendearen dirua bidaltzen baitu porrot egin duten bankuak berrerostera, eta behin erreskatatuak izan ondoren, jendea itoko dute beren mailegu eta korrituekin. Egunen batean, eztanda eginen du alderantzizko mundu honek. Eztanda egiten ari da: inongo harresiek, hesiek edota armadek ez diete eutsiko jendetzei, kontinente osoak etsipenak jota miseria eta gerrengatik.

Ez al da konponbiderik izanen? Bakarrik, denok elkartzen bagara eta ikasten badugu zoriontsu izaten hazkundea txikiagotuz. “Pertsona helduek zergatik ez dute ikasten haurrengandik, gozamen bizitza izatera ahalik eta lanik txikienarekin? Ez al dira konturatuko infernu bat eraiki dutela lurrean? Beren haurtzaroa ahaztua izanen ote dute?”, galdetzen du Susyk.