ETXE BAT SÜTAN SANTA GRAZIN

Ostiralean, ülüntzean, 8ak altexean, süa abiatu zen Santa graziko Goillart-eiherralt etxean eta fite hedatü ; denbora llabürrez dena erre da eta hor bizi ziren 7 jenteak batü dira soinean zütüen arropekin baizik ez !

Hots, dena galdu due , etxetik, ez due deusere salbatu ahal izan ; haleik ere laborantxako bastimentuak salbaturik izan dira. 7 jenteak, Familian alojatürik izan dira eta herria ari da antolatzen lagüntza ; alde batetik herriko sala zabalik da jentek ekar dezen arropa edo etxeko tresneria eta bestetik bankoan kontü bat zabaltüko da jentek eman nahi düen sosa biltzeko. Inkesta bat zabalturik izan da eta suia abiatu lizate elektrika arrenküra batetarik.

Iturria: www.xiberokobotza.org