XIBEROKO GAÜ ESKOLAK XIBEROA EÜSKALDÜNTZEN JARRAIKITZEN DÜ!

Ürrietaren 3az geroztik, Xiberoko Gaü Eskolak abiatürik dira. Aurten 63 ikasle badira, adin eta sorterri orotarik. 4 maila edo heinetan banatürik dira ikasleak, beren eüskara ezagüpen heinaren. Maulen berean 6 talde baldin badira, bi hortik kanpo dira. Barkoxen eta Atharratzen talde bedera beitira. Bestalde oritarazi behar da 2017ko apirila hatsarrean Korrika igaranen dela. Hor datekeala-eta, aste kültürala eta zernahi besta antolatürik dirate.

Iturria: www.xiberokobotza.org