PITZGARRIK BERE BILTZAR NAUSIA EGINIK

Pitzgarri alkartea ez da ohizko inganiolekü bat. 6 eta 24 urteren arteko gazteen algarganatzea dü helbürü, mündüaz eta beren arrenküretaz mintza ditean. Hori deikü argitü Beñat Etxebest lehendakariak, alkarteko biltzar nausiaren paradan. Egünko egüneko mündüan kokatürik izatez, gazteen beldür eta arrenküretaz, mündüaren gorabeheretaz, bena bai eta ere gizaldi baten errealitateaz, hala nola, abortü edo preserbatiboaren erabilpenaz, hitzegiten düe, besteak beste. Pitzgarriko gazteak alkartzen dira asteazken eta ostegünetan, eta opor denboretan, egonaldiak ere antolatzen dütü alkarteak.

Iturria: www.xiberokobotza.org