IG-ARI BÜRÜZKO KOLOKIOA IGARAN DA MAULEN

Indication Géographique-a, lürralde baten aztaparra da, lürraldeko nahikeria batek sortarazirik, lürraldearen beharretarako. Maulerat agertü diren lürralde andanetako lekükotarzünek hori argi ützi düe. Bretainako harri, Limogeko porzelena ala Laguioleko nabelak sortü IGak abiatü dira, jadanik zen jakintza batetarik. Ez da bortxan aisa izan, jüstoki jakintza horen transmizioa ez beita beti egin, ondorioa delarik langile formatüen edireiteko nekezia. Azpimarratzeko oharretan ere, IG batek ez düala politikoen bürütik elki behar, ofiziozkoekin adostü gabe, üdüriz Mauleko espartiñarentako sortü nahi den IGarekin abiatzen den bezala.

Iturria: www.xiberokobotza.org