MAULEKO HERRIA LILIZ BETERIK

Maule-Lextarreko Herria saristatürik izan da, herriko baratze, zühaitz eta lilistatzetan egiten düan lanaren gatik! 26 herri lehian ziren eta Maule-Lextarre-k 3 gerren saria eraman dü Arbona eta Morlaas-en ondotik. Departamentü eta departamentüko turisma batzordeak züan lehiaketa antolatzen eta sariak banatürik izan dira Nabarrenkoxen. Maulek badü urte zonbait lan bat egiten düala sail hortan, helbürüetan delarik, herriari itxüra eder bat emaitea üngüramena errespetatzez. Hala nola, hur güti baliatzen düen lantariak ezariz edo ere pozoirik ez baliatüz. Langile bat urte osoan hortan ari da, bestalde, haurrekin atelierrak egiten dira herriko baratzetan.

Iturria: www.xiberokobotza.org