2016 MAITEA

2016 maitea, zer egun gutxi gelditzen zaizkizun! Badaude urteak, besteen antzeko moduan hasten direnak, baina, azkenean, gure oroimenean txoko pribilegiatu bat egiten bukatzen dutenak.

Zenbaketa egiteko garaia da, hoberenarekin gelditzeko eta batere graziarik egin ez zigun hura, erabateko ahanzturara zokoratzeko.

Ez dauden pertsonak samintasunez oroitzeko momentua da, aldi baterako joan zirelako edo betiko, edota begietan eduki eta hurbil suma ditzagun.

Atzean berehalaxe utziko ditugun 365 egun hauetan, espero dut barre-kutsagarri une asko eduki izana; hoberenak direlako! Espero dut, zuk, irakurle, orain arte eduki izana eta gerora ere edukitzen jarraitzea jendea aurrean, saihestu ezin duena barre egitea zuk egiten duzunean, baina baita jende horretakoa ere, alegia, zurekin dagoena hitzak ateratzen ez zaizkizunean, eta isiluneak ez dituzu bete behar, zeren eta zure aldamenean deus ere ez baitzaio deseroso gertatzen.

Eskerrik asko, 2016, berriz ere frogatzeagatik berdin dela norberak agendan apuntatuta daukana, zeren eta erritmoa bizitzak markatzen baitu, eta hau, bizitza, alegia, inola ere ez dirudi prest dagoenik, bere plangintza beste inork minutuz minutu egin diezaion.

Eta orain, irakurle, begira ezazu atzera. Atzera begiratu eta pentsa ezazu igaro diren hamaika hilabeteez, eta zerorren buruari egin honako galdera hauek:

Izan al zuten konfiantzarik zuregan? Maitatu al zintuzten? Bete al zenuen ametsen bat? Egin al duzu gutxienez lagun berri bat? Bukatu al zenuen liburu bat irakurtzen, edota, hunkitu al zintuen filmen batek? Eman al zenuen zerorregandik hoberena uneren batean?

Mesedez, esadazu galdera bati baino gehiagori erantzun diozula “bai” irmo batekin.

Eta zuri, 2017, bakar-bakarrik eskatzen dizut, egun hotzek ere ez diezadatela kendu, gauzak ahalik eta modurik hoberenean egiteko gaitasuna. Ez dut egoterik nahi egunak ahazteko, edo, tira, baldin badaude, balio dezatela ikasgai moduan.

Etortzeko dauden 365 egunetako bakoitzak, zerbaiterako balio izatea nahi dut, deusek eta inork ere ez diezadala irribarrea kendu, eta goiz bakoitzean esna nadila bizi izateko gogoarekin. Eta hemen nagoenez gero, hainbat maite dudan jendearekin, haserretu nadila ahalik eta gutxiena. 2017an jarrai diezadazula bidaiariak aurkezten, nire pasaporte berrian beren zigilua uzten dutenak.

2017, aurten ere maitatzeko gogoa falta ez izateko eskatzen dizut, gureak maitatzekoa, beraiek zoriontsu egitekoa.

Testua: Tània Sala.