NOLA IRUS BIZI?

Joritarzünean bizitzeaz mintzaldi atelier bat antolatürik date Mauleko zerbütxügünean. Gaüaldi hori Nature en Soi alkarteak dü antolatzen eta hortarako Albiana Rachmanto jinarazi düe. Ezi ohartürik dira, sosa ükenik ere, gabezia sentimentüz beterik bizi direla, elikirik gabe. Gaüaldi hortan teoriaren eta praktikaren bidez erakutsi düe denak joritarzünean bizitzen ahal girela, boztarioarekilan ; eta hortarako zer ürrats egin behar den ere erakatsi deiküe. Funtsean, irustarzuna ükeitean beno izaitea beita.

Iturria: www.xiberokobotza.org