ARROZ –ESNEA

Osagaiak:

  • 1.5litro esne
  • Kanela-zotz bat
  • 200 gramo arroz
  • 150 gramo azukre

Jarri lapiko batean esnea eta kanela-zotza egosten. Behin irakinaldia hasten denean, gehitu arroza eta noiz behinka eragin, 20 minutuz irakiten mantenduko dugularik. Denbora hori igarota, isuri azukrea eta mantendu beste 20 minutuz egosten orain ere eraginez, itsas ez dadin.