TXANTREKO AUZOTEGIN EKITALDIAK

Alde batetik informatu nahi dizuegu ostiral honetan ostiral eroak dinamikarekin hasiko garela. Hileko azken ostiraletan ekintza ezberdinak izanen ditugu AUZOTEGIn. Oraingoan bi taldeen rock kontzertuak izanen ditugu, Xoriñoak Kaloian eta Hartzak Blues Band taldeekin hain zuzen ere. Kontzertua 21:30etan hasiko da. Kontzertuen prestaketak direla eta, bulegoa itxita egonen da ostiralean.

Beste aldetik ikastaroen izen emateak berriz ere irekiak daude. Ikastaro berriak ere baditugu. Alde batetik Txakur heziketa ikastaroa eta bestetik Sabel dantza ikastaroa.

Azkenik, Auzoko Erraldoien Konpartsak, otsailaren 12an erraldoi txikien 25. urteurrena dela eta ikuskizuna eginen dute Barañaingo Auditorioan. Bertan Iparfolk, Urko Milagro eta Trikidantz taldeko abesleak egonen dira, Muthiko Alaiak Dantza Taldeaz aparte eta bi saio eskeiniko dituzte: bata eguerdiko 12:00etan eta bestea arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak 9€ko prezioan AUZOTEGIn salgai edo eta Barañaingo Auditorioan.