DESERRIA HAURTZARO – MADDI ZUBELDIA

Iepa lagunak!

Mendizaleek gailurrik garaienak helburu dituzten bezala, hona nire 4000-koa!!

Bidea luze eta neketsua izan bada ere, bururaino iritsi  izana plazer ikaragarria!!

Orain, abentura berria liburuak berak segitu beharko du, bidean irakurlerik bilatuko badu.

Sarako Idazleen Biltzarrean argitaratuko da, apirilaren 16 eta 17an.

Bertan egonen naiz eta handik pasatzen bazarete, zatozte konpainia pixka bat egitera!

Laster arte.

Maddi