Mazela

Baionako bestetan zure ikustean,

hartako larrain dantzan arrasti batean,

gizonik ederrena zenuen parean,

ezinezko ametsen guztiz itzaltzean,

zugandik hain hurbila sendi nuenean.

 

Urrundik ikusiak, gaizki sinetsiak,

baina dudarik gabe han zineten biak

jendetzaren erdian oso ageriak.

Ustekabeko dantzan berri etorriak

ordaindu behar ditu haren ausartziak.

 

Dantzari arinena, gelan ikusita,

zure zango zaluei herriko musika

datorkie ‘ta ere erritmo polita,

Euskaldun atsegina, askotan irrika,

planta ederrenean dotore jantzita.

 

Haurrak eta bilobak biok ukan arren,

hogeita hamar urte nire baitan nuen

mutxiko kurtsoetan ‘ta ametsak sortzen.

Halakoak guztiok ditugu asmatzen,

eta kito, nobelak ere irakurtzen.

 

Halere dantza gelan behin ginenean,

arrazoi batengatik, jestu leun batean,

bai ukitu zenidan mazela aldean,

hatzik arinen batez, nire xarmatzean.

Eleberriak hatzik ez du ametsean!

 

2016/07/31

 

Hatsaren Poesia – Olerki Bilduma – 2017