Erlantz Urtasun Antzanoren hitzak (2014): 1967-10-9.

1967ko urriaren 9an,

neurriz gaineko iraultzaile bat,

Ernesto Guevara Che,

guduan zauritua izan ondoren,

Bolivian hil zuten.

Silvio Rodriguez Dominguezek

lerro batzuk idatzi zituen haren heriotzaz;

ez dira abesti batean paratuak izan,

baina bai argitaratuak,

argentinar mediku, politikari,

Kubako gerrillari eta XX. mendeko gizon

haren goraintzian:

Mila urteko dantzan ari delarik,

ezin oskarbiago den leku baten,

aingeru batek, hegi urrunetik,

Yuroko segada ikusi du.

Eta bazter oro dardarazi duen

garrasi larria sendi du,

eroriaren bizkarrean

aroaren hegalek amets egin dutenean”.