“ERDIALDE” EUSKARAZKO IDAZLAN LABURREN 10. LEHIAKETA Euskararen Lagunak antolatua

Arauak:

1. Parte hartzaileak: nahi duten guztiak.

2. Idazlanaren ezaugarriak: gai librea; luzera: 2 orrialde (DINA4) gehienez, ordenagailuz (verdana hizkia, 11 puntukoa) eta euskaraz idatzia.

3. Mailak:

– Gazteak multzo hauetan banatuak:

      • D ereduko zein ikastoletako ikasleak
      • Beste ereduetako ikasleak
      • 6-10 urteko ikasleak
      • 11-14 urteko ikasleak

Helduak (15 urte baino gehiagokoak)

Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztuko du, argitaratu gabekoa, originala eta beste lehiaketa batean saritu gabekoa.

  1. Lanak aurkezteko epea: 2017ko Maiatzaren 3a arte.

Gutunez aurkeztu nahi bada, honako helbide honetara bidali behar da: Euskararen Lagunak, La Noria kalea 32, 31253 Miranda Arga, Nafarroa. Gutun-azalean “Idazlan laburren lehiaketa” jarriko da.

Mezu elektronikoz aurkeztu nahi bada, hurrengo helbide honetara: erdialde.euskararenlagunak@gmail.com

Barruan sartuko den gutun-azal txikian jarriko dira lanaren izenburua, egilearen ezizena, eta maila. Gutun-azal itxi horren barruko orrian idatziko dira datu pertsonalak: izen-abizenak, helbidea, adina, telefonoa eta ikastetxea (gazte mailan aurkeztekotan). Mezu elektronikoetan gauza bera eginen da erantsitako artxibo batean

Arau hauek betetzen ez dituzten lanak, lehiaketatik at geratuko dira.

5. Sariak. Maila bakoitzean gutxienez 3 sari izanen dira. Laster jakinaraziko dira gure web gunean.

6. Sariak 2017ko maiatzaren 27an banatuko dira, Miranda de Argan izanen den “Euskararen eguna” ospakizunean. Irabazleei aldez aurretik abisatuko zaie.

7. “Euskararen Lagunak” elkarteak beretzat gordetzen ditu saritutako obrak argitaratzeko eskubideak, baita iragarritako sariak aldatzeko eskubidea ere. Idazlanak ez zaizkie itzuliko egileei.

  1. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin darama aurreko arau guztiak onartzea.

Informazio gehiago: http://euskararenlagunak.wordpress.com/