3. ASTEBUKAERA – EKONOMIA ZIZUR BHI IKASLEAK

 

Hirugarren asterako, eskularru arraro bat eta nire patineterako giltza bat sartu ditut.

Eskularrua oso txikia da niretzat eta gainera duela denbora asko bere bikotea galdu nuen. Patineterako giltza, ez dit ezertarako balio patinetea ez dudalako erabiltzen dagoeneko.

Laida Erro Díez

Oraingoan, boli batzuk bota egin ditut, ia ez ditudanez boli hauek erabiltzen bota egin ditut, baina egia esateko ez dakit zertarako gordetzen ditut.

Bota dudan beste zerbait, pultsera batzuk izan dira. Ia ez ditut jartzen eta gordeta nituen kutxa batean.

Uxue Sagardoi Urricelqui

Gaur bolso eta boli bat sartu ditut.

Boligrafo asko dauzkat eta ez ditut erdia erabiltzen, gehienak ez dute ia margotzen eta ez dakit zertarako ditudan. Boli beteta dagoen kutxa osoa sartu beharko nuke kaxan.

Bolso zahar bat sartu dut, bederatzi urtetatik erabiltzen ez dudan bolsoa da. Milaka bolso ditut txikia nintzenetik eta ez zaizkit ezertarako balio.

Anta Mendibil Pérez de Laborda