Susanaren iraultza. Txantreako Auzotegin, Uhartean-ek antolatua

antzerki-clown ikuskizuna

2017ko maiatzaren 19an,. Arratseko 8etan, Txantreako AUZOTEGIN, sarrera libre

gaztelerazko bertsioan

emakume eta gizonen arteko harremana “astintzen”

Emakume eta Gizonen artean dagoen desoreka aztertuta Susana pailazoak  iraultza antolatzea proposatzen du… Hori lortzeko ibilbidean… Susanak bere bizipenak gurekin partekatuko ditu, ekintza, emozio, kantua bere adierazpen bideko tresnak izaten…. Zenbait gai garrantzitsu eszenaratzen ditu:  ar eta eme indarren arteko oreka, kultura eta tradizioak eragindako rolak eta moldeak, sexualitatea, biolentzia, soldata eta profesional mailetako berdintasuna, mugimendu feministaren lorpenak eta hauen ondorioak…. Iraulia den bere barnetik gure barnera heldu da, oreka lortzeko proposamenez beteta

Ikuskizuna mintzaldi baten erara imajinatu dugu, baldintza onetako edozein tokitan eman ahal izateko, barneko aretoa edo kanpoko espazioan (zarataz isolatua eta akustika onekoa).
Adina: 14 urteetatik gorakoentzat gomendatzen dugu
Bertsioak: euskara, gaztelera edo frantsesa
Iraupena: 60 minutu

Esther Carrizo
+34 948 63 11 62
+34 678 11 58 20
esther@uhartean.com
www.uhartean.com
E-31780 - BERA (Nafarroa)