HAUSNARKETA – EKONOMIA ZIZUR BHI IKASLEAK

Kontsumismoari buruz, egia esan, ez dakit gauza asko ondoriezta dezakedan. Izan ere, gauza zaharrak sartu ditut gehienetan eta gainera opariak zirenak askotan. Hau da, ez ditut erositako eta gero erabili ez ditudan gauza asko sartu. Uste dut gainera nik ez dudala hori ia inoiz egiten, baina ondoriozta dezakedan zentzuzko gauza bakarra da, gauza gehiegi gordetzen ditudala, pena ematen didalako gauzak botatzea, eta azkenean behar ez ditudan gauza mordoa ditudala etxean eta bereziki nire logelan.

Laida Erro Díez

Nire ustez, esperimentua interesgarria izan da.

Txorua bilakatu arren, esperimentua asko gustatu egin zait, egia esanda esperimentua planteatu egin zenigunean, tontakeri hutsa zela pentsatu nuen hasiera batean, baina nire sorpresarako, gustatu egin zait, dibertigarria eta zer pentsatzeko ematen diguzu esperimentu honekin.

Esan nahi dudana da, esperimentu honekin zenbat gauza ditudan konturatu egin naizela, eta honekin batera, zenbat gauza ditudan ez ditudala erabiltzen. Horregatik, hitzegin dut nire amarekin eta esan diot erabiltzen ez ditudan gauzak ematea.

Egia esaterako hau proposatu egin nion abenduaren lehendabiziko egunean, eta ongi iruditu zitzaionez, hasi ginen biltzen erabiltzen ez ditudan gauzak, eta jostailu zaharrak eman ditugu, zenbait arroparekin batera.

Laburbilduz, oso esperimentu polita, dibertigarria eta interesgarria iruditu zait. Eta horrelako etxerakolan gehiago bidaltzen baldin baduzu, oso gustora egingo ditut, batez ere esperintzia polita iruditu egin zaidalako.

Uxue Sagardoi Urricelqui