“La huella ecologica del ser humano” National Geographicek 2007an eginiko dokumental bat da. Bertan gure bizitzan zehar kontsumituko ditugun ondasun desberdinen kopurua ematen da, batez besteko bat egin ondoren. Jango ditugun jakien, garbiketarako erabiliko ditugun produktuen, edango ditugun edarien, erosiko ditugun produktu desberdinen, eragingo ditugun hondakinen kopurua ematen du. Dokumentalak jaiotzen garenetik hiltzen garen arteko zikloa egiten du.
Koldo Etxegarai Eizagirre
Hemen ikusten da pertsona batek bere bizitza osoan uzten duen aztarna ekologikoa. Hau da, kontsumitu dituen baliabideak eta sortu dituen hondakinak. Eta hauek izugarriak dira. Lehenengo munduko pertsonak, bizimodu aldaketa bat ez badugu egiten, lurrarentzat arazo izugarri bat izan daiteke.
Laida Erro Díez
Dokumental hau ez zait oso interesgarria iruditu, esan dituen gauza gehienak bagenezkielako. Badakigu gizarte kontsumitzaile batean bizi garela, gehiegizko ondasunak kontsumitzen ditugula, eta larriagoa dena, gehiegizko hondakinak sortzen ditugula.
Dokumental honetatik atera dudan datu interesgarri bat, eta gure gehiegizko kontsumizio gizartea zehatz mehatz azaltzen duena: Mendebaldeko 2 urteko haur batek Tanzanian bizi den heldu batek askatzen duen haina dioxido karbono sortzen duela.
Koldo Etxegarai Eizagirre