Shukallituda (sumeriarren mitoa, segur aski k.a. 3000. urtea baino antzinagokoa).

Shukallitudak…,

Ura erreketan isurtzen zuenean,

Lurreko koadroetan barrena erretenak egiten zituenean,

Sustraiekin tupust egiten zuen, sustrai horiek urratu egiten zuten bera.

Haize haserretuek, berek dakarten guztiarekin,

Mendietako hautsarekin, haren aurpegia jotzen zuten.

Aurpegia… eta eskuak…,

Urra banatu egiten zuten, eta gero berak ez zituen ezagutzen bere…

 

Orduan, begiak goratu zituen beheko lurretarantz,

Ekialdeko izarrei begiratu zien,

Begiak goratu zituen goiko lurretarantz,

Mendebaldeko izarrei begiratu zien,

Izarrartera begiratu zuen, Zeinuak idazten diren tokira,

Idatzi horretan, Iragarpenak ikasi zituen,

Ikusi zuen jainkoen Legeak nola aplikatu behar ziren,

Jainkoen erabakiak aztertu zituen.

Baratzean, iritsi ezin den bost, hamar tokitan,

Toki horietako bakoitzean, arbola bat landatu zuen, itzal babes gisa.

 

Arbola horren itzal babesa

-hostotza oparoaren sarbatua-

Argi hastean ematen duen itzala,

Eguerdian eta gauean, ez da inoiz desagertzen.

 

Dena dela ere, egun batean, nire erregina, zerua zeharkaturik,

Lurra zeharkaturik,

Inanna, zerua zeharkaturik, lurra zeharkaturik,

Elam eta Shubur zeharkaturik,

… zeharkaturik,

Hierodula (Inanna), nekea gailendu zitzaiolarik,

Baratzera joan eta lo gelditu zen.

 

Shukallitudak ikusi egin zuen bere baratzearen bazterretik.

Bortxatu egin zuen, besoetan hartu zuen,

Eta ondoren bere baratzearen bazterrera itzuli zen.

 

Argia hasi zen, eguzkia atera zen:

Emakumeak ingurura begiratu zuen, ikaraturik.

Inannak ingurura begiratu zuen, ikaraturik.

Orduan, Emakumeak, bere baginaren medioz, nolako makurrak egin zituen!

Inannak, bere baginaren medioz, zer egin zuen!

Herrialdeko putzu guztiak odolez bete zituen;

Herrialdeko basotxo eta baratze guztiak,

Berak odolez enpokatu zituen.

Morroiek, egur bila joan zirenean, odola besterik ez zuten edan,

Neskameek, ontziak urez betetzera joan zirenean,

odolez baino ez zituzten bete.

Nork bortxatu nauen jakin nahi dut,

Herrialde guztien izenean”, esan zuen.

 

Baina bortxatzailea ez zuen aurkitu.

Zeren eta gaztea aitaren etxean sartu baitzen;

Shukallitudak zera esan zion aitari:

Aita: ura erreketan nik isurtzen nuenean,

Lurreko koadroetan barrena erretenak egiten nituenean…,

Sustraiekin tupust egiten nuen, sustrai horiek urratu egiten ninduten.

Haize haserretuek, berek dakarten guztiarekin,

Mendietako hautsarekin, aurpegian jotzen ninduten.

Aurpegian… eta eskuetan…,

Urra banatu egiten zuten, eta gero ez nituen ezagutzen bere…

Orduan, begiak goratu nituen beheko lurretarantz,

Ekialdeko izarrei begiratu nien,

Begiak goratu nituen goiko lurretarantz,

Mendebaldeko izarrei begiratu nien,

Izarrartera begiratu nuen, Zeinuak idazten diren tokira,

Idatzi horretan, Iragarpenak ikasi nituen,

Ikusi nuen jainkoen Legeak nola aplikatu behar ziren,

Jainkoen erabakiak aztertu nituen.

Baratzean, iritsi ezin den bost, hamar tokitan,

Toki horietako bakoitzean, arbola bat landatu nuen,

itzal babes gisa.

Arbola horren itzal babesa

sarbatua, hostotza oparokoa—

Argi hastean ematen duen itzala,

Eguerdian eta gauean, ez da inoiz desagertzen.

 

Dena dela ere, egun batean, nire erregina, zerua zeharkaturik,

Lurra zeharkaturik,

Inanna, zerua zeharkaturik, lurra zeharkaturik,

Elam eta Shubur zeharkaturik,

… zeharkaturik,

Hierodula (Inanna), nekea gailendu zitzaiolarik,

Baratzera joan eta lo gelditu zen.

Nik ikusi egin nuen nire baratzearen bazterretik.

Bortxatu egin nuen, besoetan hartu nuen,

Eta ondoren nire baratzearen bazterrera itzuli nintzen.

 

Argia hasi zen, eguzkia atera zen:

Emakumeak ingurura begiratu zuen, ikaraturik.

Inannak ingurura begiratu zuen, ikaraturik.

Orduan, Emakumeak, bere baginaren medioz, nolako makurrak egin zituen!

Inannak, bere baginaren medioz, zer egin zuen!

Herrialdeko putzu guztiak odolez bete zituen;

Herrialdeko basotxo eta baratze guztiak,

Berak odolez enpokatu zituen.

Morroiek, egur bila joan zirenean, odola besterik ez zuten edan,

Neskameek, ontziak urez betetzera joan zirenean,

odolez baino ez zituzten bete.

Nork bortxatu nauen jakin nahi dut,

Herrialde guztien izenean”, esan zuen.

 

Baina bortxatzailea ez zuen aurkitu.

Zeren eta aitak gazteari erantzun baitzion,

aitak zera erantzun zion Shukallitudari:

Seme maitea: gelditu anaien hirietatik hur.

Eta Emakumeak sekula ez zaitu aurkituko herrialde horien erdian.”

Hala bada, Shukallituda anaien hirietatik hur gelditu zen.

Anaiengana jo zuen, buru beltzengana,

Eta emakumeak sekula ez zuen aurkitu herrialde horien erdian.